Day1-SanFrancisco-Mission38

Roberel

Sortzez Normandiakoa, baserriko esnean hazi da Roberel. Behi xuri eta beltzak, ahateak putzuan, sagarrondoak pentzean, sagarno goxoa, etxeko arroltzeak… Roberelek gurinaren usaina du !
Bere landak 20 urterekin uzten ditu, Parisera joateko. Publizitatearen mundu bihozgabean galoiak irabazten ditu grafista gisa, eta barne-diseinuan ere garatuko da Zuzendari Artistiko gisa.
Egun batez, tatuatzaile bilakatzeko ideia finkoarekin iratzartzen da. Larrua euskarri. Bere lanbidea Chatelêteko street shopetan ikasiko du, gelditu gabe.
6 urtez, bere larru grabatzaile artisau-lana itsutuki orraztuko du, Montréal eta Parise artean.
Gaur egun, Biarritzeko lurretan pausatzen ditu bere maletak. Sorkuntza fintasun handiz eta soseguz garatzen segitzen du, zehaztasunean sartzeko axolarekin beti. Gaitasun anitzeko tatuatzaile honen unibertso emankorra Inuiten jeinuan (grabadurak, estanpak), marra garbian eta imajinagintza mota ezberdinetan oinarritzen da.

Day15_16-Tombstone-13

Emilie Hanak

L’Artisan Tatoueur egituraz arduratzen da Emilie. Sartzean ikusiko duzuen lehen pertsona !
Behar den bezala errezibitu eta zuen proiektuak definitzen lagunduko zaituzte, Roberelek berak zuen nahien araberako tatuaje egokiena sor dezan.
Kantatzen duelarik bestela, hori da : Yelli Yelli !

 

 

*Webgune honetako irudi, tatuaje eta esketxa guziak Roberelen jabego intelektualarenak dira. Hura bera eta bere tatuajeak dituzten pertsonen errespetuz, ez erabili otoi irudi hauek.