ARTAK

Orbaintze fasea funtsezkoa da, zure tatuajearen arrakasta eginen baitu. Ondoko arauak errespetatzeko zure gainean kontatzen dugu.

HITZORDUAREN ONDOTIK, 3 ETA 6 ORDU ARTEAN :

Mintz plastikoa kendu eta zure tatuajea ur epelean garbi ezazu pH neutroko xaboi batekin.

Odol, linfa edo tinta hondarrak eskuaren ahurrarekin garbi itzazu. Dutxatik ateratzean, tatuajea delikatuki xuka ezazu oihal garbi batekin.

Ondotik, krema orbaintzailea geruza finetan sarraraz ezazu. Gure esperientziaren arabera, bi krema horietarik bat erabiltzea galdeginen dizugu :

– Epithéliale A.H (A-DERMA laborategia)
– Cicaplast Baume B5 (LA ROCHE POSAY laborategia)

3 ASTEZ :

Loturarik gabe egon zaitezke. Zure krema ezar ezazu 4 – 6 aldiz egunean, beharren arabera. Kasu ! Krema poxi batekin aski da. Gehiegi ezartzen baduzu, zure tatuajea histuko da. “Zakar” ttipiak ez itzazula karraka, bakarrik erori behar dira. Ezin da beste produkturik (krema hidratatzaileak, usain onak, etb…) ezarri tatuajearen gainean.

DEBEKUAK :

BAINUA / IGERILEKUA / HAMMAMA / SAUNA / ITSASOA : 15 EGUN

EGUZKIA : 15 EGUN
Azken astean, krema orbaintzailea eta eguzkiko krema (indize 50) aldizka ezarri. Gero, larruazala babesteko produktu egoki bat erabili beharko duzu bizi osorako.

KIROLA : 10 EGUN
Izerdia azidoa denez, tatuajearen marrak lodiarazten ahal ditu.

KASU :

2 hilabete berantagoko kontrol bisita derrigorrezkoa da. Bisita hau egiten da tatuajea berriz hunkitu behar denez jakiteko. Egokitzapen edo hunkitze horiek fakturatuak izan daitezke tatuajearen eguna baino 4 hilabete berantago egiten badira, edo artak errespetatu ez direla ondorioztatzen bada.

Orbaintze eta arta Fitxa  telekarga ezazu zure tatuajea ahal bezain ongi zaintzeko.