LARTISANTATOUEUR-boutique2

Saloia

L’Artisan Tatoueur saloian, giro erosoa da… Apainketa zaharkitegietan miatua, edo etxekoa. Gauza bakoitzak gure bidaietako oroitzapen bat kontatzen du, Kaliforniako basamortu zelaietatik Islandiara, Savoia iraganez. Zure proiektua aipatzeko behar den denbora hartuko dugu, dute goxo bat edo Biarritzeko Mokafina txigortzaileak ehotzen duen kafe on baten inguruan !

Garbitasunaren aldetik, den-dena kontrolatua da. Gure materiala esterila eta behin bakarrik erabiltzekoa da. Egile hoberenei erosten diegu : Intenze tinta %100 begano, Kwadron orratzak – ezin hobeak – eta tatuajearentzat egina den baselina bezalako krema optimizatua, zure tatuajeak edertuko dituen parafinarik gabeko produktu goxoa !

2010eko apirilatik, bere garbitasun eta sanotasun diploma du Roberelek, eta bere jarduera Eskualdeko Osasunerako Agentzian deklaratua da. Frantziako Artista Tatuatzaileen Sindikatuko kide gira ere bai (SNAT). Saloia – harrera zein tatuajeari lotua den espazio guzia – ospitaleko arauen arabera garbitua eta desinfektatua da.

33 Verdun hiribidea – 64200 Biarritz – maps
09 82 41 06 88 / hey@lartisantatoueur.com