Email : lartisantatoueurbiarritz@gmail.com

Zure tatuaje proiektua deskriba ezazu : kokalekua, tamaina, etb. Roberelek ideia “lausoetatik” abiatuz ere lan egiten ahal du : gai bat, izenondo bat, oroitzapen bat, kantu bat, olerki bat, etb. Marrazki paregabea egin diezazun, burura heldu zaizkizun xehetasun guziak bidal itzazu.

Elementu horiek jaso orduko, zurekin harremanetan sartuko gira lehen hitzordu bat finkatzeko eta proiektuaz mintzatzeko. Eta urrun bizi bazira, distantzian ere egin dezakegu !

Hitzordua finkatuko dugularik, erresak uztea galdeginen dizugu. Marrazkia prest izanen da hitzordua baino aste bat lehenago. Dendatik pasatu beharko zira orduan marrazkia ikusteko, eta ezin baduzu, e-mailez bidaliko dizugu.